Kapitain aukeraketa / Elección de capitán

Egun on

Aurten kapitain berria aukeratzeko tokatzen zaigu. 10 urtez Konpainako buru izan ondoren, Aritz Aranburu ez da berriz konpainiako kapitaina izateko hauteskundeetara aurkeztuko, joan den Irailaren 8an komunikatu zuen bezala.

Gure barne arauetako 12. artikuluak dioen bezala, Abenduaren 31 arte hautagaiak aurkezteko epea dago :

12. ARTIKULUA

Kapitainaren aukeraketa:

Mandatuak, bost urtekoak izango dira. Komisioak, Kapitaina bere postutik kentzeko ahalmena dauka, Konpainiaren funtzionamendu ona ez izateko arriskua dagoenean. Hau, urte batetik bestera egiten ahal izango du, Kapitainari esan ondoren.
Kapitainak, mandatuaren azkeneko urtean, Konpainiari komunikatu dio Irailaren 8an, horrela Konpainiako norbaitek bere kandidatura aurkezteko.
Kandidaturak aurkezteko epea, Alardeko hurrengo egunetik, urte bereko Abenduaren 31 arte.
Konpainiako Komisioak, Kapitain izateko kandidaturak jasoko ditu. Komisioak ere, zeintzuk baliogarriak dira erabakiko du.
Kandidatura bat baino gehiago baldin badago, bozkapen bat programatuko da Urtarrilaren 31 baino lehen (Gehiengo sinplea)
Komisioak, Kapitain berria izateko aukeraketaren lekua eta data beri emango du.
Kapitain aukeraketaren bozkatzeko, azken 5 urteetan desfilatu behar izango da, eta Konpainiako zentsuan egon behar da.

13. artikuluan ere, hautagaia izateko zer bete behar da ere zehaztutata dago :

Kapitaina izateko, nahitaezko baldintzak:

Auzoan jaioa, edo behintzat, azken 15 urteetan Auzoko bizilaguna.
Euskara maisutasunez menderatzea.
Konpainian, gutxienez 10 urtez desfilatu izana.
Gutxienez, 30 urte kunplituak izatea bere lehen Alarde egunean.
Antolatzeko eta ordenatzeko dohainak izatea.
Alardean, diziplina eta jarrera ona demostratu izana.

Hautagaitzak mail honetan aurkezten ahal dira : jaizubia@jaizubia.com

Jaizubiako Komisioa

Compañia

Asociación cultural "Compañia Jaizubia" del Alarde de Hondarribia

 

Inicio de sesión